Ventanilla Única    CGCAFE.ORG

Finken Administratzailea

ES |EU

  • BERME PROFESIONALAK- ASEGURU PROFESIONALA
  • Finken Administratzaile Elkartua profesionala da eta bere esparruan egitea dagokion arduren barruan erantzukizun zibileko aseguru poliza du,Gipuzkoa eta Arabako Finken Administratzaileen Lurralde Elkargoak kontratatua.

    Aseguru horrek kontratu egileari bermatzen dio behar besteko estaldura izatea izaera zibileko erantzukizunak ematen diren kasuetarako, kontratatutako Finken Administratzailearen jarduna edo utzikeriaren aurrean.

    Ezkutatu xehetasunak

  • HIRITARRARI ZUZENDUTAKO ZERBITZUAK ETA ADMINISTRATZAILEAREN FUNTZIOAK
  • Administratzailearen funtzioak Jabego Horizontalaren legeak bere 20. artikuluan ezartzen ditu eta honako hauek dira:

    1. Etxeko erregimen zuzena zaintzea, instalazioak eta zerbitzuak ondo daudela bermatzea eta, beharrezkoa bada, titularrei behar besteko ohartarazpen egitea.

    2. Aurreikusten diren gastuen plana behar besteko denboraz prestatzea eta Batzordeari aurkeztea, gastuei aurre egiteko behar diren baliabideak proposatuz .

    3. Etxea kontserbatzea eta behar bezala mantentzea, premiazko konponketak eginez eta neurriak hartuz eta Presidenteari edo, bere kasuan, jabeei, honen berri emanez.

    4. Lanen inguruan hartutako erabakiak betearaztea,ordainketak egitea eta beharko diren kobrantzak burutzea.

    5. Bere kasuan, Batzordeko idazkariarena egitea eta erkidegoko agiriak gordetzea, titularrek eskura izan dezaten.

    6.Batzordeak emango dizkion beste egiteko guztiak.

     

    KODE DEONTOLOGIKOA

    PRINTZIPIO OROKORRAK.-

    a) Arau hauen helburu nagusia da Finka-Administratzaileek beren lan jardunerako izan beharko duten jarrera egokia ezartzea; eta bezeroekin, kideekin edo Elkargoarekin izango dituzten harremanetan Finka-administratzaileen portaera gidatuko duen kode moral eta profesionala garatzen dute.

    b) Dena delakoa erabiliko den teknika profesionala, Finka- Administratzaileak jarrera etiko akatsgabeaz baliatuta burutu beharko du bere lana, berez izaera humanista duena. Halaber, bere lana gidatuko dute fede onak, konfiantzak, errespetuak eta ardurak, egiten duen lanagatik dagozkion interesak beste edozein interesen gainetik jarriz eta jardun profesionalean zientzia eta kontzientzia uztartuz.

    c) Bere lan jarduna garatzeko orduan, Finka-Administratzailea derrigortuta egongo da kasuan kasuko teknika profesionala aplikatuaz lan eginez eta kasuan kasuko prozedura bideratuaz. Horretarako, etengabe jaso beharko du dagokion prestakuntza, eta lana zuzen betetzeko ezagutu beharko dituen gaiak dotrinak eta esperientziak bereganatu beharko ditu.

    d) Egin beharreko lan teknikoa dena delakoa izanda ere, Finka- Administratzaileak bere jarrera profesionala arau etiko eta moraletara egokituko du eta gizartearen errealitateak eskatzen dionaren arabera jardungo du; eta, edozein kasutan, bere kontzientziaren arabera lan egingo du ohiko moralaren araberako irtenbideak bilatuaz, betiere interes indibidual eta sozialak eta agindu bidez esleitu zaizkion interesak errespetatuaz.

    e) Finka- Administratzaileak zintzotasun profesionalaren printzipioa errespetatu beharko du eta bere jardunbidean zintzoa eta garbia izan beharko du, hau da, jarrera eta jokaera ordenatuarekin eta huts egiterik gabe, lanbidearen ohorea eta duintasuna zikindu gabe.

    f) Finka- Administratzaileak bere ohiko jardunbidetik kanpo gera daitezkeen eta bere askatasun profesionala mugatu ahal duten presioak edo kanpoko esku hartzeak baztertu beharko ditu, eta ez du bezero batzuen alde egingo, beste bezeroen kaltea suposatzen baldin badu.

    g) Lanbide honi dagokion lana titularrak berak bete beharko du eta bere bulegoaren funtzionamendu onerako beharko dituen laguntzaileak edo administrariak hartu ahalko ditu. Finka- Administratzaile batek ez du baimenduko bere izena edo zerbitzu profesionalak legez baimendu gabe dauden pertsonek baliatzea.

    HARREMANAK BEZEROEKIN.-

    a) Finka-Administratzaileek beren bezeroekin izango duten harremana konfiantza eta fede onaren printzipioetan oinarrituko da.

    b) Beren jardun profesionalean, Finka- Administratzailea era arduratsuan jardungo du eta unean uneko lanak prestutasun osoz beteko ditu, ahal duen ondoen, egoera bakoitzaren arabera eta jaso dituen jarraibideei men eginez; era berean, lana agindu diotenean ematen dioten informazioa isilpean gordeko du lana burututakoan ere; halaber, derrigortuta egongo da esparru profesionalean bere esku jarri diren ondasunekin eginiko operazioen berri ematera eta adostutako epe barruan praktikatuko ditu likidazioak eta saldoen ordainketak.

    c) Erkidegoen administrazio lana burutzeko orduan, Administratzaileak jabeen arteko harremana eta bizikidetza egokia zaintzeko ahalegina egingo du, xede horrekin kudeaketa eta konponbide adiskidetsuak baliatuaz eta ahal den guztietan derrigorrezko neurriak saihestuaz.

    d) Finka-Administratzaileak, kargua utzi duelako edo uko egin duelako, dagozkion zerbitzu profesionalak emateari uzten dionean, hiru hilabeteko epe barruan,jabeen Batzarrak izendatutako administratzaile berriari eman beharko dizkio berak gordetzen dituen agiriak.Halaber, likidazioa burutu beharko du eta dagozkion ordainketak egin beharko ditu.

    HARREMANAK GAINERAKO FINKA-ADMINISTRATZAILEEKIN

    a) Finka-Administratzaileen arteko harremanak, edozein kasutan, errespetu eta kortesia arauek gidatuko dituzte, elkarri derrigor profesionalak betetzeko erraztasunak emanez.

    b) Finka-Administratzaileak derrigortuta daude elkarri behar den informazioa ematera, sekretu profesionalari kalte egiten ez bazaio,betiere, eta elkarri laguntza eta lankidetza eskaintzera.

    HARREMANAK ELKARGOAREKIN.-

    a) Finken Administratzaileak derrigortuta daude Elkargoarekin lankidetzan jardutera eta hari babesa eskaintzera; era berean, elkargoak dagozkion arduren barruan hartuko dituen akordioak beteko ditu eta elkargoa ekonomikoki mantentzen lagunduko du.

    b) Kideentzat ohorea izango da karguak onartzea, karguarekin doazen lanak betetzea eta elkargoaren bizitzan parte hartze aktiboa izatea, antolatuko diren ekitaldietara joanez eta interes orokorrerako egoki joko dituen gaiak proposatuaz.

    c) Elkargoaren Gobernu Batzordeari jakinarazi beharko dizkio lehiakortasun profesionalarekin zerikusia duten auziak, legez kanpoko lehiakortasunarekin edo bestelakoekin zerikusia izango duten auziak eta eskatuko zaizkion datuak emango ditu eta, oro har, bere lanbidean aurkituko dituen edo ezagutuko dituen irregulartasunak emango ditu ezagutzera.

    ERANTZUKIZUNAK.-

    Finken Administratzaileak erantzukizun penalaren mende egongo dira beren jardun profesionalean burutuko dituzten delitu eta huts egiteengatik, eta erantzukizun zibila izango dute arduragabekeriagatik edo txarto jarduteagatik administratzen dituzten ondasun edo interesak kaltetzen dituztenean eta kasu honetan egindako kalteen ordaina ordaindu beharko dute.

    Ezkutatu xehetasunak


Banner espazioa -  Banner espazioa -  Banner espazioa -  Banner espazioa -