Ventanilla Única    CGCAFE.ORG

Elkargo Ofiziala

ES |EU

  • DEFINIZIOA ETA JATORRIA
  • Gipuzkoa eta Arabako Finken Administratzaileen Lurralde Elkargoa gara, Zuzenbide Publikodun Korporazioa, legeak babestua eta Euskal Autonomi Erkidegoak eta Estatuak aitortua, izaera juridiko propioarekin eta osoko gaitasunarekin gure helburu publiko zein pribatuak betetzeko.

    Gipuzkoako lankide talde baten ekimenez sortu zen gure elkargoa, hirurogeita hamargarren hamarkadan. Gure jarduna etorkizunera begira lanbide ona izan zitekeela ikusita, Finken Administratzailea Jabego Horizontalaren Legean profesional gisa aitortua izan zelarik, lantaldean lan egitea erabaki zuten eta fase ezberdinetatik igaro ziren. Hasiera batean, Finken Administratzaileen Elkargo Sindikalean "Jarduera Anitzen Sindikatua" zeritzonaren barruan eta gero Finken Administratzaileen Elkargo Sindikalera sartu ziren. Azken hau eratu zen hirugarren pertsonen nekazal finkak edo hiri finkak administratzera dedikatzen direnak sartzeko.

    Elkargo Nazional hau sortzean ( 693/68 Dekretua) urrats handia izan zen guretzat, baina erdizka geratu zen, oraindik ezin zirelako aplikatu Elkargo Profesionalei buruzko arauak. Sindikatu Bertikalari atxiki zitzaion eta 1977 urtera arte itxaron behar izan genuen Finken Administratzaileen Elkargo Nazionala Elkargo Profesionalen legeriaren aplikazio esparruaren barruan gera zedin, Sindikatu Bertikala desagertu zenean. 1612/1981 Erret Dekretua izan zen elkargoaren berregituraketa ekarri zuena. Finken Administratzaileen Elkargoaren Administrazio Publikoa banatu zuen eta Finken Administratzaileen Lurralde Elkargoak eratzeko eta, horrekin batera, Elkargoen Kontseilu Orokorra eratzeko baimena ezarri zuen. Aldi berean, arestian esandako Elkargo Nazionala desagertu zen, orduko egoera sozialarekin eta 1978ko Konstituzioak Espainian ezarri zuen lurralde banaketarakin ados.

    Ezin dugu imajinatu lankide haiek zenbat bilera eta bidai egin beharko zituzten eta zenbat ardura izango zituzten gure oraingo nortasun ezaugarriak lortu arte. Beste alde batetik ere, orduko lanak ere ekarri gaitu oraingo egoerara eta beste Lurralde Elkargoekin ditugun harremanetara. Eskerrik asko, benetan, horregatik guztiagatik eta gure lanbidean horren gogotsu sinesteagatik.

    Ezkutatu xehetasunak

  • EGUNGO LEGE MARKOA
  • Gipuzkoa eta Arabako Finken Administratzaileen Lurralde Elkargoa arautzen dute:

      • EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOKO ERKIDEGO PROFESIONALEN LEGEAK.
      • 1998KO AZAROAREN 21EAN OSPATUTAKO EZOHIKO BATZAR NAGUSIAN ONARTU ZIREN ESTATUTUEK. HALABER,ESTATUTU HAUEK EUSKAL AUTONOMI ERKIDEGOKO JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILBURUAK ONETSI ZITUEN 2000KO MARTXOAREN 8AN ETA EUSKADIKO ALDIZKARI OFIZIALAREN 93.EAN ARGITARATU ZIREN 2000KO MAIATZAREN 18AN. ( 4, 8, 9.2, 9.3, 11.2A, 11.2B, 16.1, 18, 24, 25, 26, 27, 41C ETA 58. artikuluak 2006KO APIRILAREN 1EKO EZOHIKO BATZAR NAGUSIAREN AKORDIO BIDEZ ALDARAZI DIREN. 13 A ETA 19. ARTIKULUAK 2008KO OTSAILAREN 23AN OSPATU ZIREN EZOHIKO BATZAR NAGUSIAREN AKORDIO BIDEZ MODIFIKATU ZIREN)
      • LANBIDEAREN ESTATUTU OROKORRE ETA ESTATU MAILAKO LEHIAKORTASUN ESPARRURAKO UTZITAKO GAIETAN ESTATUKO ELKARGO PROFESIONALEN LEGEAK.
      • BARNE FUNTZIONAMENDURAKO ARAUDIEK ETA GOBERNU ERAKUNDEEK DAGOKIEN ESKUDUNTZEN BARRUAN HARTUTAKO AKORDIOEK.

    Ezkutatu xehetasunak

  • GOBERNU ORGANOAK
  • PRESIDENTE
    D. Francisco Javier Montero Martin

    VICEPRESIDENTE 1º
    D. Luis Carlos Rivero Martínez

    VICEPRESIDENTE 2º
    D. José Martín Adeba Hernaiz

    VICEPRESIDENTE 3º (Álava)
    D. Jorge Palma Manrique

    SECRETARIO
    D. Iñaki Gorostidi Pérez

    TESORERA
    Dª. Mª Camino Fernández Antón

    CONTADOR-CENSOR 
    D. Ricardo Burutaran Ferré

    VOCAL 
    D. Juan Manuel Ábalos Martínez

    VOCAL 
    Dª. Eguzkiñe Uribesalgo Zubizarreta

    VOCAL
    D. José Ramón Incinillas Cousillas

    VOCAL 
    D. Alberto Errasti Arribas

    VOCAL
    Dª. Edurne Iciar Lopez de Munain

    Ezkutatu xehetasunak

  • HERRIALDE ESPARRUA ETA HELBIDEA
  • Gure Elkargoak Gipuzkoa eta Arabako herrialdeetako esparrua hartzen du.

    Gure egoitza Donostian dago, Erronda kalean, 2.ean, eta Gobernu Batzordeari egoitza lekuz aldatzeko eskubideari aitortzen zaio.

    Tl: 943 286 351
    Fax: 943 323 132
    Helbide elektronikoa:
    secretaria@cafguial.net

    Ezkutatu xehetasunak

  • HITZARMENAK ETA SENIDETZEAK
  • Hitzarmenak

    • LANKIDETZA HITZARMENA NAFARROAKO "CAJA RURAL NAVARRA"REKIN
    • LANKIDETZA HITZARMENA SANTANDER BANKUAREKIN
    • LANKIDETZA HITZARMENA BANCO GUIPUZCOANO S.A. BANKUAREKIN
    • LANKIDETZA HITZARMENA "VIVIENDA Y SUELO DE EUSKADI S.A." (VISESA) SOZIETATE PUBLIKOAREKIN ETA EUSKADIKO AUTONOMI ERKIDEGOKO FINKEN ADMINISTRATZAILEEN ELKARGOEKIN
    • LANKIDETZA PROTOKOLOAK JABEEN MUTUAREKIN
    • LANKIDETZA PROTOKOLOA QUANTOR GRUPO EDITORIA-EKIN

    Senidetzeak

    • MADRILGO FINKEN ADMINISTRATZAILEEN ELKARGO PROFESIONALA
    • BARTZELONA ETA LLEIDAKO FINKEN ADMINISTRATZAILEEN ELKARGOA
    • NAFARROAKO FINKEN ADMINISTRATZAILEEN ELKARGOA
    • ARAGOIKO FINKEN ADMINISTRATZAILEEN ELKARGOA
    • ERRIOXAKO FINKEN ADMINISTRATZAILEEN ELKARGOA

    Ezkutatu xehetasunak

  • OINARRIZKO HELBURUAK ETA ELKARGOAREN EGINKIZUNAK
  • Gure Elkargoaren oinarrizko helburu dira lanbidearekin zerikusia duten jardunak antolatzea, lanbidea ordezkatzea, bazkidetuen interesak defendatzea, lanbidean arau deontologikoak betetzen direla egiaztatzea eta hala exijitzea, egoki jo daitekeen diziplina jarduera eta, oro har, lan jarduera egokia burutzea, Elkargo honen eta bere bazkideen interesak koordinatuz, Gizarteari ematen diogun zerbitzuarekin eta Bazkidetuek ematen dituzten zerbitzuak etengabe hobetzea sustatuz, ETENGABEKO PRESTAKUNTZA ETA BIRZIKLAPENAREN BIDEZ.

    Gure helburuak betetzeko, Elkargoari dagozkio hurrengo funtzio hauek:

    A) Dagokion esparruan bazkidetuen lan profesionala gidatzea eta arau deontologikoak , duintasun profesionala eta norbanakoen eskubideei zor zaien errespetua bermatzen direla egiaztatzea, dagokionean elkargoan eta lanbide esparruan diziplina eta ordena ezartzeko eskubidea erabiliz.

    B) Gipuzkoa eta Arabako lurralde esparruan lanbidea Administrazio Publikoen aurrean, Korporazioen aurrean, Epaimahaietan eta partikularren aurrean ordezkatzea eta defendatzea, eta ahalmen osoa dugu gure lanbidearen eskubideei eta elkargoaren eskubideei eragiten dieten gatazka eta auzietan parte izateko eta, legearen arabera, eskatzeko eskubidea baliatu ahal dugu, jurisdikzio ezberdinetako lege prozesal ezberdinek eta, arestian aipatutakoaz besteko araudiek ezarritakoaren arabera, zeinen bidez Lanbide Elkargoei halako eskubidea aitortuko zaien.

    C) Legeek elkargoaren helburuak betetzeko aitortzen duten ordezkaritza izatea.

    D) Administrazio Publikoarekin lankidetzan aritzea, bioi interesatu ahal zaizkigun gaiak lortzeko, administrazio organoetan parte hartuz horien araudietan aurreikusita dagoenean eta ezarrita dauden terminoen barruan, eta Unibertsitateetako Patronatuetan parte hartzea eta ikasketa planetan parte hartzea, horien araudietan aurreikusita dagoenean eta ezarrita dauden terminoen barruan, lanbideari dagozkion ikastetxeen antolaketa araudien berri ematea eta ikastetxe horiekin etengabeko harremanetan izatea, eta behar besteko informazioa prestatzea bazkidetu berriei bizitza profesionalean hastea errazteko.

    E) Administrazioak bere kargu utziko dituen funtzioak betetzea, lankidetza eskainiaz eskatuko zaizkion edo bere ekimenez adostuko dituen ikerlan,txosten,estatistika eta bere helburu propioekin zerikusia izan dezaketen beste jarduerak burutuaz.

    F) Epaimahaiei peritu gisa esku hartzera deituko diren bazkidetuen zerrendak eskaintzea edo peritu izendatzea, egoerak hala eskatzen duenean.

    G) Bazkideen intereseko jarduera profesionalak, prestakuntza zerbitzuak, lankidetza ekimenak edo antzeko zerbitzuak antolatzea eta sustatzea.

    H) Etengabeko lanbide heziketarako ikastaroak eta gainerako ekimenak antolatzea.

    I) Lanbideari dagokion guztietan Elkargoak bere eskumenen barruan adostu duen ordenamendu juridikoa, Estatutuak eta Araudiak betetzea eta bazkidetuei betearaztea.

    J) Lanbidez kanpoko lehiakortasuna saihesteko eta aurre egiteko neurriak hartzea .

    K) BAZKIDETUEN ARTEKO ERRESPETUA ETA LANKIDETZA SUSTATZE, beraien arteko lehiakortasun desleiala eragotziz eta adiskidetze edo arbitrajean esku hartuz bazkideen artean lanbide esparruan sor daitezkeen gaietan.

    L) Interesatuek hala eskatzen dutenean, bazkidetuen derrigorren betepenaren inguruan beren lan jardunean sor daitezken ezbaiak ebaztea.

    LL) Bazkidetuen derrigor ekonomikoak zehaztea eta Elkargoaren baliabideak administratzea.

    M) Jabeen Erkidegoek idatziz eta Presidentearen edo pertsona fisiko jabeen izenpearekin eta Hiri Errentamenduen erregimenean, jabegoaren titularraren izenpearekin bazkidetuen lan profesionalaren kontra aurkeztuko dituzten kexa eta erreklamazioei erantzutea.

    N) Beste funtzio guztiak, elkargoaren edo lanbidearen interesak sustatzeko eta onbideratzeko, edo aplikagarri dagoen legeriak ezartzen eta aitortzen dituen guztiak.

     

    Ezkutatu xehetasunak

Banner espazioa -  Banner espazioa -  Banner espazioa -  Banner espazioa -